XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta egarri gaiztoak
Iluntzen du nire odola.
Datorrela, datorrela
Maitemintzen duen tenorea.
Hala baita belardia
Ahazturan eroria,
Garatzen eta loratzen
Irakaz eta intzentsuz,
Ehun euli zikinen
Burrundara ozenean.
Datorrela, datorrela
Maitemintzen duen tenorea.

Desertua maitatu nuen, jardin kiskaliak, botika zarpailak, edari epelak.

Kantoi kirestuetan nenbilen bazterrik bazter eta, begiak hertsirik, eguzkiari, suzko Jainko horri eskeintzen nintzaion.

Generala, hire harresi hondakinetan kainoi zaharren bat geratzen bazaik, bonbardea iezaguk buztin lehor puskekin.

Denda ederretako beiretara! aretoetan!

Irents egiok hiriari bere hautsa.

Herdoil itzak garguluak.

Bete itzak boudoirak rubi gorien hautsez...

Oi! ostatuko pixalekuan mozkorturiko eltxoa, borraiaz maitemindua, eta izpi batek desegiten duena!